XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Guztiz aspaldikoa dugu antzerki edo teatroa delakoa.

Aintzina, gerla bakoitzean heroen bat jeikitzen zen, eta orduan: poeta eta koblakariek herrietako plazetan eman ohi zuten hango berri.

Maiz askotan, hala ere, pertsona bakarra mintzatu orde, elkarrizketa bidez eta pertsonaia desberdinak idurikatuaz adierazten zuten.

Hortik sortu zen teatroa.

Hara, Jesukristo baino bost mende lehenagotik ere baziren obra ederrak griego eta erromatarren artean.

Oraindik oraingoa da, ordea, zinema.

Lumiere delako frantses jakintsuari zor diogun asmakaria: gauzaki, paraje eta pertsonen fotografiak bildu eta mugimenduz pantailan emateko artea da.

Lehenik, mutua izan zen zinema; geroago, hosdun bilakatu zelarik, mintzatzen hasi ziren pertsonaiak.

1) Ikusi ahal duzu inoiz teatroko obra on bat?..........

- Oroitzen ahal zara zer zuen izena obrak?.......

- Eta zein pertsonaia izan zen hobekien idurikatu zuena?.......

2) Telebistan: nahiz teatroa nahiz zinema gogoz ikusiko duzu, noski.

Nolaz ohartzen zara zinema ala teatroa den? Aipatu diferentziak: - Teatroa:

- Zinema: